Udala indarkeria-kasuetan jarduteko protokoloa lantzen hasi da

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Orio 2023ko mar. 29a, 09:00

Lan sakona egin behar izan dugu lau urte hauetan berdintasun alorrean, herriko baliabideak egokitu eta berriak martxan jarriz

Indarkeria matxistaren aurkako protokoloa lantzen hasi da Orioko Udala, lehenengoz. Horraino iritsi ahal izateko, lan sakona egin behar izan dugu lau urte hauetan berdintasun alorrean, herriko baliabideak egokitu eta beharrezko berriak martxan jarriz:
- Udaltzainen bulego berrian edozein salaketa jartzeko beharrezkoa den diskrezio eta pribatutasuna bermatzen dugu.
- Ahalduntze Eskolaren sorrerarekin eta bertan eskaintzen diren zerbitzuekin bidelaguntza eskainiko zaie biktimei: aholkularitza juridikoa, laguntza psikologikoa eta bestelako zerbitzu espezializatuak.
-Eta Orioko Emakumeen Etxeari esker, emakumeen jabetzea eta saretzea indartuko da, herriko edozein emakumek bere prozesua egin ahal izan dezan modu ahaldundu batean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide