Eragileekin elkartuko da gaur EH Bildu Orio

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Orio 2019ko api. 4a, 09:20

Guztira, lau batzar aurreikusi dira. Gaur, 15:00etan merkataritza eta turismoa landuko da eta 19:00tan kultura.

Helburuak bi izango dira nagusiki: batetik, arlo bakoitzeko beharrak zeintzuk diren identifikatzen laguntzeko informazioa jasotzea; bestetik, zubiak eraikitzea.

 

Hitzordu hauek lehen gerturatze bat egiteko balioko dute. Hala ere, datorren legegintzaldian eta aurrera begira ere, elkarte eta kolektiboekin harremanetan jarraitzeko eta elkar informatuz aritzeko asmoa du EH Bilduk.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide