Astelehenetik ostegunera bitartean, musika eskolako ikasle eta irakasleek, ekitaldi itxiak egingo dituzte Arraunetxean eta Kultur Etxean.
Tamalez bizi dugun pandemia egoera dela eta, ekitaldi hauek ikuslerik gabe izango dira. Hori dela eta, ekitaldiak grabatu egingo dira eta ondoren gurasoei bidaliko zaizkie, beraiek ere ikusteko aukera izan dezaten.