Urtero bezala, larunbatean, Danbolin Musika Eskolako ikasleek dantza emanaldia eskainiko dute Karela kiroldegian, 17:00etan
Bi saio izango ditu emanaldia: lehenengoan tailerreko ikasleek egingo dute dantza, eta bigarrengoan ikasle helduagoek.
Lehenengoan, Elena Errasti, Amaia Gutierrez eta Ander Errasti irakasleekin ikasten ibili diren, 4 urtetik 6 urte bitarteko ikasleek parte hartuko dute. Dantzatuko dituzte: Octopus´s garden, OB-LA-DI OB-LA-DA, Birthdy eta All together day.
Bigarren saioan, Ander Errasti irakaslearekin ikasten ibili diren, 7 urtetik 15 urte bitarteko ikasleek parte hartuko dute eta dantza hauek egingo dituzte: Ikusi mendizaleak, Arratiako Arin Arina, Agurra, Launako, Buruz behera koreografia, Alpargata, Beste behin koreografia, Arin-Arina, Axuri beltza eta Aukera berriak koreografia.