Andoaingo piano-jaialdian oso emaitza onak lortu zituzten Orioko ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2020ko ots. 12a, 19:05

Asteburu honetan Andoaingo XV. Piano Jaialdia ospatu da Bastero kulturgunean.

Danbolin Musika Eskolako 16 ikaslek parte hartu zuten jaialdian eta oso emaitza onak lortu zituzten.

Otsailaren 7an, ostiralean, Francisco Escudero Kontserbatorio Profesionaleko orkestra sinfonikoarekin batera, Ane Blázquez-ek irekierako kontzertuan parte hartu zuen.

Otsailaren 8 eta 9an, larunbata eta igandea, ikasle hauek jo zuten:

Pianoa lau eskutara, A mailan: 
  • Nora Ruiz Areizaga eta Arrate Igartua Visok zilarrezko domina lortu zuten.
  • Irati Txintxurreta Goikoetxea eta Julen Lekuona Camposek urrezko domina eta aipamen berezia lortu zuten.
  • Paul Sarasua Ijurra eta Oier Iruretagoiena Iribarrek urrezko domina lortu zuten.
Pianoa lau eskutara, B mailan:
  • Martin eta Iñaki Daly Brazok urrezko domina eta aipamen berezia lortu zuten.
  • Uxue Aginalde De la Cruz eta Maddi Etxeberria Ercillak urrezko domina eta aipamen berezia lortu zuten.
Pianoa lau eskutara, C. mailan:
  • Anne eta Maddi Orzaiz Vegak urrezko domina lortu zuten.
Piano-bakarlaria, B mailan:
  • Itxaso Ayerbe Cisnerosek zillarrezko domina lortu zuen.
  • Ane Blázquez Barrajonek zillarrezko domina lortu zuen.
  • Uxue Etxeberria Ercillak zillarezko domina lortu zuen.
  • Sara Loidi Romerok urrezko domina lortu zuen.
Zorionak ikasle guztiei eta Audra Almanaityte irakasleari, lan bikaina egiteagatik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide