Danbolin Musika Eskolako ikasleek eta Salatxo abesbatzak Gabonetako kontzertua eskainiko dute datorren asteartean, abenduak 17, 19:30ean Orioko elizan. Emanaldiari hasiera emateko musika eskolako kantuko ikasleek honako kantak abestuko dituzte, instrumentuko ikasleen laguntzarekin: Birjiña Maite, Hodie Christus natus est eta Virgo Deum Genuit.
Jarraian, musika mintzairako ikasleen txanda izango da. Abesti hauek kantatuko dituzte, instrumentuko ikasleen laguntzarekin berriz ere: Loteria-loteria, Gabon eguna, Elur jolasak, Erregeak, Jingle Bell rock eta Napoleon astotxo. Ondoren, Salatxo abesbatzakoek abestuko dute, eta azkenik, kontzertuari amaiera emateko, bi kanta abestuko dituzte guztiek elkarrekin: Zoriona guztioi eta Hator-Hator.