Astelehenean irekiko da Musika Eskolan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2019ko abu. 31a, 14:00

Irailaren 2tik 6ra bitartean izango da matrikulatzeko aukera.

Irailaren 2an irekiko da epea Danbolin Musika Eskolan matrikulatzeko, 2019-20 ikasturterako.

Ikasturtea irailaren 10ean hasiko da eta honako ikasketak egin litezke:

1. MAILA (4, 5 eta 6 urtekoak)

  • Tailerra: 1., 2. eta 3. kurtsoak.

2. MAILA (7 urtetik aurrera)

  • Musika-mintzaira: prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.
  • Euskal dantza eta instrumentu hauek: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.
  • Instrumentuko plazak mugatuta daude.

3. MAILA (12 urtetik aurrera)

  • Ikasketa osagarriak: musika espezializatua.
  • Euskal dantza eta instrumentu hauek: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

MATRIKULATZEKO EPEAK
Irailaren 2tik 6ra bitartean, 10:00etatik 14:00etara eta 14:30etatik 19:00etara.

INFORMAZIO GEHIAGO
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, jo Musika Eskolara (943 833 727 telefonoa).

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide