Danbolinfest astea antolatu du musika eskolak

Ikasle txikienen kontzertuekin hasiko da astea eta larunbatean ospatuko dute egun handia, Plazan.

Musika eskolako ikasleek hainbat ekitaldi prestatu dituzte urteroko Danbolinfest astearen barruan.

Tailerreko ikasleen kontzertuak

Tailerreko ikasle txikiek ondoko kontzertuak emango dituzte:

Maiatzaren 6an, astelehenarekin, 17:30ean, Kultur etxean: 
tailerreko 2. kurtsoko ikasleak.
Maiatzaren 8an, asteazkenarekin, 17:30ean, Salatxo aretoan: tailerreko 1. kurtsoko ikasleak.
Maiatzaren 9an, ostegunarekin, 17:30ean, Kultur etxean: tailerreko 3. kurtsoko ikasleak.

Larunbatean, egun osoko festa plazan

Maiatzaren 11an, larunbatarekin, egun osoko festa antolatu du Danbolin musika eskolak eta ekintza ugari izango dira plazan:

11:00 Kalejira herriko puntu desberdinetatik hasita.
11:30 Instrumentuko ikasleen emanaldia.
13:30 Dantzako ikasleen saioa.
14:15 Bazkaria.
16:00 Karaokea.
17:00 Txokolate jana.
17:30 Bide batez taldearekin erromeria


Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide