Ate irekiak Danbolin Musika Eskolan maiatzaren 3an

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2019ko api. 29a, 19:34

Bisitak arratsaldez izango dira.

Datorren maiatzaren 3an, ostiralarekin, ateak irekiko ditu Orioko Danbolin Musika Eskolak barrutik ezagutu nahi dutenek aukera izan dezaten. Era berean, ikasketa planaren berri ere emango da eta matrikula egiteko informazioa eta zalantzak argituko dira.

Bi ordutegi izango dira bisitarako:

- 4 urtetik 6 urtera; 17:00etan.
- 7 urtetik aurrera; 18:00etan.

Musika eskolaren helbidea, Iturbide 18 da.

Telefonoz ere egin daiteke kontsulta, zenbaki honetara deituta: 943 833 727.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide