Danbolin Musika Eskolako ikasleek Bergarako Gitarra Topaketan parte hartuko dute

Gitarra Topaketan, sei musika eskoletako ikasleek hartuko dute parte.

Bihar, apirilaren 6an larunbatean, Gitarra Topaketa ospatuko da Bergaran. Bertan, Hondarribi, Bergara, Lesaka, Doneztebe, Pasaia eta Orioko musika eskoletako 50 ikasleek parte hartuko dute. Kontzertua 18:00etan izango da, Bergarako Seminarioan. Lehenengo, talde bakoitzak bere saioa eskainiko du eta bukatzeko, talde guztiek batera Beatles-en "Le it be" joko dute.


Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide