Danbolin Musika Eskolako bandak Villabonan jo zuen larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin musika eskola

Tolosako, Orioko eta Loatzo musika eskolako 150 musikari bildu ziren musika banden topagunean.

Amasa-Villabonako Udalak urte osoan zehar hainbat ekitaldi antolatu ditu herriak bat egin zueneko 400. urteurrena ospatzeko. Larunbatean Musika Banden Topaketa egin zuten, eta herrian kalejiran ibili ondoren, kontzertua eskaini zuten musika bandek Villabonako Txistulari plazan.

Oriotik, 40 ikasle joan ziren topaketara, Olaia Askasibar bandako zuzendariarekin batera. Oso ondo jo zuten eta kontzertua bukatu ondoren, mokadutxoa jateko aukera izan zuten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide