Txikijazz Big Banda, Donostiako Jazzaldiak antolatzen du eta, 10 eta 14 urte arteko 50 gaztetxoez osatua dago. Banda honen zuzendariak Javi Pérez eta Iban Gurrutxaga dira.
Bertako kide izateko probak martxoaren 23an, larunbatean izan ziren eta Danbolin Musika Eskolako tronpetako ikaslea den Iñaki Mendizabalek, proba hauek gainditu zituen.
Donostiako Jazzaldian, uztailaren 27an, larunbatean kontzertu bat eskainiko dute.