Euskadiko musikari gazteen kontzertua izango da larunbatean, Orion

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2019ko mar. 13a, 09:10

Orioko Kultur Etxean izango da kontzertua eta herri desberdinetako ikasleek hartuko dute parte bertan.

Martxoaren 22 eta 23an, ostirala eta larunbata, "Euskadiko musikari gazteen XIII. Lehiaketa" ospatuko da Gasteizen. Bertan parte hartuko duten musikari gazteak, martxoaren 16an, larunbatean, Orioko Kultur Etxean entzuteko aukera izango dugu. Ondorengo obrak joko dituzte:

1. "Adagio y Fuga de la Sonata para violín solo en sol menor". Bach
    Nerea Arriola - Biolina bakarlaria

2. "Allemanda de la Partita para violín solo en re menor". Bach
    "Leyenda". Wieniawski
    Ane Espina - Biolina bakarlaria
    Esther Barandiaran - Pianoa

3. "Concierto en Re Mayor KV 218 1ºmov. "Allegro". Mozart
    Ander Bruschi - Biolina
    Itziar Iriarte - Pianoa

4. "Clarinet concerto N1 op.36". F. Krommer
    Oihan Espina - Klarinetea
    Esther Barandiaran - Pianoa

5. Concierto en sol menor op. 26 1º mo. "Allegro moderato". Bruch
    Maddi Arriola - Biolina
    Esther Barandiaran - Pianoa

6. "Ballade & Polonesa op. 38". Vieuxtemps
    Maitena Paillet - Biolina
    Itziar Iriarte - Pianoa

7. Concierto en si menor para 4 violines. 1º mov. "Allegro". Vivaldi
    Maitena Paillet, Garazi Aguirresarobe, Maddi Arriola, Ane Espina - Biolinak
    Esther Barandiaran - Pianoa



Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide