Danbolin Musika Eskolako 13 ikasleek parte hartu zuten bertan eta oso emaitza onak lortu zituzten:
Otsailaren 15ean, ostiralean, Francisco Escudero Kontserbatorio Profesionaleko orkestra sinfonikoarekin batera, Ane Blázquez-ek irekierako kontzertuan parte hartu zuen.
Otsailaren 16 eta 17an, larunbata eta igandea, ikasle hauek jo zuten:
- Piano-bakarlaria, A mailan, Paul Sarasua eta Oier Iruretagoienak urrezko domina lortu zuten.
- Piano-bakarlaria, C mailan, Leire Olariagak zillarrezko domina lortu zuen.
- Pianoa lau eskutara, A mailan, Irati Chinchurreta eta Julen Lekuonak urrezko domina lortu zuten. Maddi Etxeberria eta Uxue Aginaldek berriz, urrezko domina eta aipamen berezia lortu zuten.
- Pianoa lau eskutara, B mailan, Uxue Etxeberria eta Beza Ijurkok, urrezko domina lortu zuten.
- Pianoa lau eskutara, C. mailan, Anne eta Maddi Orzaiz-ek ere urrezko domina lortu zuten.
- "Clara eta Robert Schumann" sari berezian, A mailan, Sara Loidik diploma lortu zuen.
Zorionak denoi, lan bikaina egiteagatik.