Gabonetako kotzertua izango da elizan

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2018ko abe. 14a, 19:19

Danbolin Musika Eskolako ikasleek eta Salatxo abesbatzak hartuko dute parte.

Urtero bezala, Danbolin Musika Eskolako ikasleek eta Salatxo abesbatzak Gabonetako kontzertua emango dute elizan abenduaren 19an, asteazkenarekin, 19:30ean.

Kontzertuari hasiera emateko, musika eskolako kantuko ikasleek instrumentuko ikasleen laguntzarekin, ondorengo kantak abestuko dituzte:
GLORIA IN EXCELSIS
AVE MARIA
BIRJINA GAZTETTO BAT

Ondoren, musika mintzairako ikasleek instrumentuko ikasleen laruntzarekin, abestuko dituzte:
KAIXO EGUBERRI
GABONAK IRITSI DIRA
KANTA ALELUIA
OLENTZERO BADATOR
DIZDIZKA ZERUAN
URRUNDIK

Salatxo abesbatza entzuteko aukera izango dugu segidan.

Kontzertuari amaiera emateko, guztiek batera bi kanta abestuko dituzte:
GESU BAMBINO
ATOR ATOR


Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide