Azaroak 22an, ostegunean, musikarien eguna ospatzeko kalejiran irtengo dira Danbolin Musika Eskolako ikasleak.
17:30ean Kultur Etxetik aterako dira txistua, trikitixa eta esku-soinuko ikasleak atzean dagoen Balea plazara eta bertan, gitarra eta biolin taldeek abesti batzuk joko dituzte.
Ondoren, berriz ere kalejiran, futbol zelaiaren aurreko plazara joango dira eta dantzarien emanaldi txiki bat ikusteko aukera izango dugu.
Handik plaza joango dira eta bandako ikasleek zenbait pieza joko dituzte. Bukatzen dutenean, parte hartu duten ikasle guztiei txokolate beroa banatuko zaie.