Danbolin Musika Eskolan plaza libreak daude eta irailaren 21a arte izena eman daiteke

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2018ko ira. 13a, 19:53

Bulegoko ordutegia 14:30etatik 19:00etara da.

Danbolin Musika Eskolan ikasgai batzuetan plaza libreak daude. Hori dela eta, izena emateko aukera izango da ondorengo ikasgaietan, irailaren 21a arte:

1. MAILA (4, 5 eta 6 urtekoak).
- Tailerra: 1., 2. eta 3. kurtsoak.

2. MAILA (7 urtetik, 11 urtera bitartean).
- Musika mintzaira: prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.
- Euskal dantza.
- Instrumentuak: esku-soinua, klarinetea, tronpeta, txistua, biolontxeloa, perkusioa eta panderoa.

3. MAILA (12 urtetik aurrera).
- Ikasketa osagarriak: musika espezializatua.
- Euskal dantza.
- Instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

INFORMAZIOA GEHIAGO
Musika eskolara deitu 943 833 727 telefonora.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide