Danbolin Musika Eskolan izena emateko epea irailaren 3tik 7ra bitartean izango da zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin musika eskola 2018ko irailaren 3a

Musika eskolako bulegoan izena eman daiteke, Iturbide kaleko 18. zenbakian, 10:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 19:00etara.

2019-2019 ikasturtean Danbolin Musika Eskolan matrikulatzeko hurrengo aukerak izango dira:

1. MAILA (4, 5 eta 6 urtekoak).
- Tailerra: 1., 2. eta 3. kurtsoak.

2. MAILA (7 urtetik, 11 urtera bitartean).
- Musika mintzaira: Prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.
- Instrumentuak: Txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, biolontxeloa, gitarra klasikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa eta panderoa. Instrumentuko plazak mugatuta daude.
- Euskal dantza.

3. MAILA (12 urtetik aurrera).
- Ikasketa osagarriak: Musika espezializatua.
- Instrumentuak: Txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.
- Euskal dantza.

INFORMAZIO GEHIAGO
Musika eskolara deitu 943 833 727 telefonora.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide