Danbolin Musika Eskolan izena emateko azken eguna uztailaren 4a izango da

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin musika eskola

Orioko Danbolin Musika Eskola

Irailaren 3tik 7ra bitartean ere, izena emateko epea zabalduko du musika eskolak.

Musika eskolan, 2018-19 ikasturtean izena emateko, ondorengo aukerak izango dira:

1. MAILA (4, 5 eta 6 urtekoak)
- Tailerra: 1., 2. eta 3. kurtsoak.

2. MAILA (7 urtetik, 11 urtera bitartean)
- Musika mintzaira: Prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.
- Instrumentuak: Txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, biolontxeloa, gitarra klasikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa eta panderoa. Instrumentuko plazak mugatuta daude.
- Euskal dantza.

3. MAILA (12 urtetik aurrera)
- Ikasketa osagarriak: Musika espezializatua.
- Instrumentuak: Txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, biolontxeloa, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta kantua.
- Euskal dantza.

INFORMAZIO GEHIAGO
Informazio gehiago nahi baduzue, musika eskolara deitu 943 833 727.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide