Musika Eskolan izena emateko epea, ekainaren 25ean hasiko da.

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2018ko eka. 21a, 19:44

Matrikulatzeko ordutegia, 10:00etatik 14:00etara izango da.

Danbolin Musika Eskolan 2018-19 ikasturtean izena emateko, ondorengo aukerak izango dira:

1. MAILA (4, 5 eta 6 urtekoak)
- TAILERRA: 1., 2. eta 3. kurtsoak.

2. MAILA (7 urtetik, 11 urtera bitartean)
- MUSIKA MINTZAIRA: Prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.
- INSTRUMENTUAK: Txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa. Instrumentuko plazak mugatuak daude.
- EUSKAL DANTZA.

3. MAILA (12 urtetik aurrera)
- IKASKETA OSAGARRIAK: Musika espezializatua.
- INSTRUMENTUAK: Txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.
- EUSKAL DANTZA.

IZENA EMATEKO EPEAK
- Ekainaren 25etik, uztaileren 4ra bitartean. Berriz ere, irailaren 3tik 7ra bitartean izena eman daiteke.

INFORMAZIO GEHIAGO
- Musika Eskolara deitu 943 833 727 telefonora.


Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide