Ate irekiak Danbolin Musika Eskolan maiatzaren 18an.

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2018ko mai. 14a, 18:58

Bisitak arratsaldez izango dira.

Datorren maiatzaren 18an, ostiralarekin, ateak irekiko ditu Orioko Danbolin Musika Eskolak barrutik ezagutu nahi dutenek aukera izan dezaten. Era berean, ikasketa planaren berri ere emango da eta matrikula egiteko informazioa eta zalantzak argituko dira.

Bi ordutegi izango dira bisitarako:

- 4 urtetik 6 urtera: 17:00etatik 18:00etara.
- 7 urtetik aurrera: 18:00etatik 19:00etara.

Musika eskolaren helbidea, Iturbide 18 da.

Telefonoz ere egin daiteke kontsulta, zenbaki honetara deituta: 943 833 727.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide