Musika eskolako trikitixa taldea, Itziarko Erromeri egunean izan zen.

Zazpi ikasle joan ziren, Jon Ostolaza irakaslearekin batera.

Maiatzaren 5ean, larunbatean, Itziarko Erromeri eguna ospatu zen, aurten 10. edizioa. Urtero bezala, aurten ere trikitixa, dultzaina, txistua eta alboka doinuek jantzi zuten herria, egun osoan zehar.

Goizean, Orioko Danbolin Musika Eskolako trikitilariek, Deba eta Itziarko Musika Eskoletako ikasleekin batera, herrian zehar kalejiran ibili ziren.

Ondoren, 400 lagunek herriko frontoian bazkaldu zuten eta arratsaldean erromeria izan zen herriko plazan. Nahiko dantza egiteko aukera izan zuten.

Ederki ibili ziren Orioko trikitilariak eta berriz ere errepikatzeko gogoarekin etorri ziren.


Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide