Danbolinfest, musika eskolako ikasleen ekintzak

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin musika eskola 2018ko maiatzaren 4a

Musika eskolako ikasleek hainbat ekitaldi prestatu dituzte "Danbolinfest" astearen barruan.

Tailerreko ikasle txikiek ondoko kontzertuak eskainiko dituzte kultur etxean:
- Maiatzaren 7an, astelehenarekin, 17:30ean: tailerreko 1. kurtsoko ikasleak.
- Maiatzaren 9an, asteazkenarekin, 17:30ean: tailerreko 2. kurtsoko ikasleak.
- Maiatzaren 10ean, ostegunarekin, 17:30ean: tailerreko 3. kurtsoko ikasleak.

Ostegunean, 19:00etan, beste kontzertu bat ere izango da eta, bertan, Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko ikasleek hartuko dute parte.

Maiatzaren 12a, larunbata, egun berezia izango da eta ondorengo ekintzak izango dira plazan:

Goizeko 11:00etan, 2. mailako instrumentuko taldeak entzuteko aukera izango dugu eta 12:00etan, 3. mailako ikasleekin osatutako konboen emanaldia izango da. Ondoren, 13:30ean dantzako ikasleek saio txiki bat egingo dute bertan.

Ekitaldiak amaitu ondoren, 14:15ean plazan bazkaltzeko bilduko dira. Ondoren, 16:00etan karaokea eta txokolate-jana izango dira eta, ospakizunari bukaera emateko erromeria izango da 17:30ean "MartxanGo" taldearekin.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide