Otsailaren 24ean, larunbatean, Danbolin Musika Eskolako ikasleek dantza emanaldia eskainiko dute Karela kiroldegian, 17:00etan.
Bi saio izango ditu emanaldiak: lehenengoan tailerreko ikasleek egingo dute dantza, eta bigarrengoan ikasle helduagoek.
Lehenengoan, Jurdana Otxoa eta Ander Errasti irakasleekin ikasten ibili diren, 4 urtetik 6 urte bitarteko 52 ikasleek parte hartuko dute. Dantzatuko dituzte: Zing went the strings of my heart, Walk'em eta Jeepers creepers.
Bigarren saioan; Ander Errasti irakaslearekin ikasten ibili diren, 7 urtetik 15 urte bitarteko 109 ikasleek parte hartuko dute eta dantza hauek egingo dituzte: Zelaian, Ikusi mendizaleak, Behin betiko, Maritxu, Itsasontzi baten, Orain da, Loretxoa, Gaztetxea bizirik, Guk euskaraz, Aske maitte, Bagare eta Zerotik.