Musika Eskolan plaza libreak daude eta irailaren 22a arte izena eman daiteke

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin musika eskola

Danbolin Musika Eskolan ikasgai batzuetan plaza libreak daude. Hori dela eta, izena emateko aukera izango da ondorengo ikasgaietan, irailaren 22a arte:

 

- 1. MAILA (4, 5 eta 6 urtekoak).

- Tailerra: 1., 2. eta 3. kurtsoak.

 

- 2. MAILA (7 urtetik aurrera).

- Musika mintzaira: prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.

- Euskal dantza.

- Instrumentuak: esku-soinua, klarinetea, saxoa, tronpeta, txistua eta biolontxeloa.

 

- 3. MAILA (12 urtetik aurrera).

- Ikasketa osagarriak: musika espezializatua.

- Euskal dantza.

- Instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide