Emaitza onak Andoaingo piano jaialdian

Lau urrezko domina lortu dituzte piano-jotzaile gazteek pasa den asteburuan

Asteburu honetan, Andoaingo Bastero kulturgunean XII. Andoaingo piano jaialdia ospatu da. Danbolin Musika Eskolako ikasleek, oso emaitza onak lortu dituzte bertan:

Piano bakarlariak, A mailan:

  • Uxue Aginalde eta Ane Blazquez: Urrea.

Pianoa lau eskutara, A mailan:

  • Sara Loidi eta Maddi Orzaiz: Urrea eta aipamen berezia.

Pianoa sei eskutara, A eta B mailetan:

  • Beza Ijurko, Maddi Etxeberria, Uxue Etxeberria, Unai Bontigui, Iker Pielago eta Martin Alberdi: Zilarra.

Pianoa lau eskutara, C mailan:

  • Anne Orzaiz eta June Iradi: Urrea eta aipamen berezia.

Zorionak eman nahi dizkiegu ikasle guztiei lortutako ematzengatik eta nola ez, beren irakaslea den Audra Almanaityteri ere.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide