Otsailaren 11n, larunbatean, Danbolin Musika Eskolako ikasleek dantza emanaldia eskainiko dute, Karela kiroldegian, 17:00etan.
Bi saio izango ditu emanaldiak; lehenengoan tailerreko ikasleek egingo dute dantza, eta bigarrengoan ikasle helduek.
Lehenengoan, Jurdana Otxoa eta Ander Errasti irakasleekin ikasten ibili diren, 4 urtetik 6 urte bitarteko 64 ikasleek, parte hartuko dute. Dantzatuko dituzte: Korrika 9, Bizi ganoraz; Korrika 10, Euskal herria korrika; Korrika 3, Korrika 3 eta Korrika 20, Zirkorrika.
Bigarren saioan; Ander Errasti irakaslearekin ikasten ibili diren 135 ikasleek parte hartuko dute, 7 urtetik 15 urte bitartekoek. Ondorengoak dantzatuko dituzte: Agurra, San Petrike, Guardiako arku dantza, Abaltzisketako txanto dantza, Launango, Goazen Mix, Txontxongilo, Berako makil dantza, Aldapan gora, Uztai dantza, Arin-Arina, All Nights eta Gabak zeruari begira.