Urtero bezala, Orioko Danbolin Musika Eskolan ikasten duten pianoko ikasleek, Andoaingo piano jaialdian parte hartuko dute.
Otsailaren 4ean, larunbatean eta 5ean, igandean, Andoaingo Bastero Kulturgunean, XII. Andoaingo Piano Jaialdia ospatuko da, Andoaingo Udalak eta Deiadar elkarteak antolaturik. Aurtengo deialdian, musika eskola eta kontserbatorio ezberdinetako 758 piano ikasleek hartuko dute parte, 6 urtetik 18 urte bitartean. Jaialdia izateaz gain, txapelketa ere bada.
Bi egunetan, 09:30etatik 20:30etara, pianojoleak jo eta ke harituko dira, Bastero kulturguneko auditorio eta ekitaldi aretoetan. Horien artean Danbolin Musika Eskolako 12 ikasle izango dira, 8 urtetik 13 urte bitartean.
Modalitate eta maila ezberdinetan parte hartuko dute, piano bakarlariak eta pianoa lau eta sei eskutara jotzen duten gazteak.
Otsailaren 4ean, larunbatean, joko dute:
Piano bakarlariak bezala, A mailan:
- 09:30etatik, 10:15etara; Uxue Aginalde.
- 10:30etatik, 11:15etara; Ane Blazquez.
Pianoa lau eskutara, A mailan:
- 12:00etatik, 12:45etara; Sara Loidi eta Maddi Orzaiz.
Otsailaren 5ean, igandean, joko dute:
Pianoa sei eskutara, A eta B mailetan:
- 15:30etatik, 16:15etara; Beza Ijurko, Maddi Etxeberria, Uxue Etxeberria, Unai Bontigui, Iker Pielago eta Martin Alberdi.
Pianoa lau eskutara, C mailan:
- 16:30etatik, 17:15etara; Anne Orzaiz eta June Iradi.
Bukatzean, parte hartzaileek diplomak eta dominak jasotzen dituzte, dominak urrezkoak, zilarrezkoak eta brontzezkoak izango direlarik. Txapelketa honetan bakoitza bere buruarekin lehiatzen da eta ez aldamenekoekin.
Antolatzaileen nahia partaideentzat eta beraiekin batera hurbiltzen den ororentzat gozotasun giroa lortzea da, eta normalak diren urduritasun guztien gainetik, jai giro polit bat izatea. Ekitaldi honen bukaeran, igandean amaierako kontzertua izango da, bertan aipamen bereziak jasotzen dituzten ikasleek parte hartuko dute. Danbolin Musika Eskolako ikasle guztiei eta Audra Almanaityte irakasleari zorte ona opa diegu.