Musika eskolaren Santa Zeziliako ekitaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin musika eskola

Azaroaren 22an, asteartean, Santa Zezilia eguna ospatuko da. Hori dela eta, Danbolin Musika Eskolako ikasleek bi ekitaldi antolatu dituzte azaroaren 21ean, astelehenean:

17:00etan, musika eskolan hasi eta herriko kaleetan barrena, kalejira bat egingo dute. Bertan hartuko dute parte, instrumentu desberdinetako ikasleek eta dantzariek.

19:00etan, kultur etxean hasiko den kontzertuan, berriz, instrumentu ugari entzuteko aukera izango dugu. Musika mintzairako ikasleek ere abestuz parte hartuko dute.

Kontzertua amaitu ondoren, diplomak banatuko zaizkie 2015-16 ikasturtean 1., 2. eta 3. maila bukatu zuten ikasleei.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide