Musika Eskolan izena emateko epea irailaren 1ean zabalduko da

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2016ko abu. 30a, 16:36

 

Danbolin Musika Eskolan 2016-17 ikasturtean matrikulatzeko, ondorengo aukerak izango  dira:

 

1. MAILA (4, 5 eta 6 urtekoak)

- Tailerra: 1., 2. eta 3. kurtsoak.

 

2. MAILA (7 urtetik aurrera)

- Musika mintzaira: prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.

- Euskal dantza eta ondorengo instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

- Instrumentuko plazak mugatuta daude.

 

3. MAILA (12 urtetik aurrera)

- Ikasketa osagarriak: musika espezializatua.

- Euskal dantza eta ondorengo instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

 

JARDUERAK

- Abesbatza, tronboia, tuba eta harpa.

 

MATRIKULATZEKO EPEAK

- Irailaren 1etik 6ra bitartean.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

- Musika eskolara deitu 943 833 727.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide