Musika Eskolan izena emateko epea bihar zabalduko da

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2016ko eka. 21a, 19:01

 

Danbolin Musika Eskolan, 2016-17 ikasturtean matrikulatzeko ondorengo aukerak izango dira:

 

- 1. MAILA (4, 5 eta 6 urtekoak).

- Tailerra: 1., 2. eta 3. kurtsoak.

 

- 2. MAILA (7 urtetik aurrera).

- Musika mintzaira: prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.

- Euskal dantza eta ondorengo instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

- Instrumentuko plazak limitatuak dira.

 

- 3. MAILA (12 urtetik aurrera).

- Ikasketa osagarriak: musika espezializatua.

- Euskal dantza eta ondorengo instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

 

- AKTIBITATEAK.

- Korua, tronboia, tuba eta harpa.

 

- MATRIKULAZIO EPEAK.

- Ekainak 22tik uztailak 6ra bitartean. Berriz ere, irailak 1etik 6ra bitartean irekiko da.

 

- INFORMAZIO GEHIAGO.

- Musika eskolara deitu 943 833 727 telefonora.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide