Dantza emanaldia Karelan

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin musika eskola

Danbolin Musika Eskolako ikasleek urtean zehar ikasitakoa jendaurrean dantzatuko dute urtarrilaren 30ean

Urtarrilaren 30ean, larunbatean, Danbolin Musika Eskolako ikasleek dantza emanaldia eskainiko dute, Karela kiroldegian, 17:00etan.

Bertan parte hartuko dute, Ander Errasti irakaslearekin ikasten ibili diren 233 ikasleek, 4 urtetik 13 urte bitartekoek. Musika eskolako instrumentu desberdinetako ikasleek ere parte hartuko dute bertan.

Bi saio izango ditu emanaldiak; lehenengoan tailerreko ikasleek egingo dute dantza, eta bigarrengoan ikasle helduek. Tailerreko ikasleek, munduko hainbat herritako lau kanta dantzatuko dituzte: Samoth –Israel–, Corridinho de Nazare –Portugal–, In the streets –Usa– eta Txulalai –Euskal Herria–.

Dantzako ikasle helduek, berriz, ondorengoak dantzatuko dituzte: Agurra, Sagi dantza, Kaxkarot, Makil txiki, Ingurutxo, Arratia, Launako, Ormatxulo, Zuberoako makil dantza eta 4 koreografia.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide