Santa Zeziliako ekitaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2015ko aza. 13a, 18:47

Bi ekitaldi egongo dira azaroaren 18an: 17:00etan kalejira herrian zehar eta 19:00etan kontzertua Kultur Etxean

Azaroak 22 igandean Santa Zezilia eguna ospatuko da. Hori dela eta, Danbolin Musika Eskolako ikasleek bi ekintza eskainiko dituzte azaroak 18an, asteazkenean:

17:00etan, elizako zimitarioan hasi eta herriko kaleetan zehar kalejira bat joko dute. Bertan parte hartuko dute txistulariek, trikitilariek eta panderojoleek, bertaratzen diren ikasle eta guraso guztiekin batera. Jendea herrian zehar ibiltzea izango dute helburu eta zenbait puntuetan geldirik egongo diren taldeak entzutera eramango dituzte. Benito Lertxundi jende aurrean abesten hasi zela 50 urte direla eta, musika eskolak gogora ekarriko ditu bere zenbait kanta.

19:00etan, Kultur Etxean hasiko den kontzertuan, berriz, instrumentu desberdinak entzuteko aukera izango dugu. Musika mintzairako ikasleek ere abestuz parte hartuko dute.

Kontzertua amaitu ondoren, 2014-15 ikasturtean 1, 2 eta 3. maila bukatu zuten ikasleei diploma bat emango zaie.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide