XVIII. Musika Astea

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin musika eskola

Astelehenetik ostegunera bitartean zazpi kontzertu izango dira.

Urtero bezala, aurten ere Danbolin Musika Eskolako ikasleek XVIII. Musika Astea antolatu dute. Ondorengo kontzertuak eskeiniko dituzte kultur etxean:

 

Martxoak 23, astelehena:

17:30 Prestakuntzako ikasleen eta musika mintzairako 1. kurtsoko ikasleen kontzertua

19:00 Musika mintzairako 2. eta 3. kurtsoko ikasleen kontzertua

 

Martxoak 24, asteartea:

17:30 Musika mintzairako 4. kurtsoko ikasleen eta 3. mailako gazteen kontzertua

19:00 Instrumentuko taldeen kontzertua

 

Martxoak 25, asteazkena:

17:30 Tailerreko ikasleen kontzertua

19:00 3. mailako ikasle helduen kontzertua

 

Martxoak 26, osteguna:

18:30 Ganbera-musikako kontzertua, Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioko ikasleen eskutik

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide