Dantza ekitaldia

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin musika eskola

Danbolin Musika Eskolako ikasleek parte hartuko dute.

Danbolin Musika Eskolako ikasleek, otsailak 7 larunbatean 17:00etan, dantzako ekitaldia eskeiniko dute, Karela kiroldegian.

Bertan, 4 urtetik 13 urte bitarteko 233 ikasleek hartuko dute parte, irakaslea Ander Errasti delarik.

Musika eskolako instrumentu desberdinetako ikasleek ere parte hartuko dute bertan.

1. saioan, tailerreko ikasleek dantzatuko dituzte: Let´s twist again, Rock around the clock, Charleston instrumental.

2. saioan, dantzako ikasle helduek inauterietan Euskal Herriko herri desberdinetan egiten dituzten dantza desberdinak dantzatuko dituzte: Sarrera, Agurra, Bolant dantza, Lasarte Oriako sorgin dantza, Arizkungo sagar dantza, Lezoko trapulaje dantza, Lantzeko inauteriak, Altsasuko Momotxorroak, Gabota, Airean, Pausu bet aurrera, Kolorea kendu, Behar zaitut, The days, bukaera.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide