Hegoak proiektua, Hegoi Mungiaren omenez eta Berdin-Berdinak elkartearen alde

Erabiltzailearen aurpegia Berdin-berdinak elkartea 2025eko azaroaren 6a

Berdin-Berdinak kirol elkarteko kide izandako Hegoi Mungia gaztearen amak, Jaione Pandok, proiektu polit bat abiatu du semearen oroimenez: Hegoak.

Hegoi Mungia Pando 2024ko martxoaren 22an hil zen, Berdin-Berdinak elkartean hasi berritan, arrauneko atalean. Jaione amak sare sozialetan zabaldutako mezuan nabarmendu du haren oroimenez abiatutako Hegoak proiektuak mina duela sorburuan, baina, batez ere, kemena eta aurrera egiteko bultzada adierazten duela.

Informazio gehiago, Berdin-Berdinak elkarteko blogean:

https://berdinberdinakblog.wordpress.com/2025/11/06/hegoak-proiektua-hegoi-munguiaren-omenez-eta-berdin-berdinak-elkartearen-alde/

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide