Berdin-Berdinak Turinen izan da, Pararowing Week 2025 lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Berdin-berdinak elkartea 2025ko urr. 21a, 14:29

Berdin-Berdinak elkarteak parte hartu du Turinen (Italia, Piemonte) egin den Torino Pararowing Week 2025 nazioarteko kirol-ekitaldian.

Gure elkarteko lau arraunlarik —Joseba Altuna oriotarrak, Peru Sanz usurbildarrak, Beñat Mendizabal adunarrak eta Lander Rezabal zarauztarrak— osatu dute Berdin-Berdinak-en ordezkaritza eta laurek parte hartu dute lehiaketaren bi modalitateetan: ergometroko proban eta uretakoan. Lau arraunlarirekin batera izan da Mar Larrea entrenatzailea ere.

Gehiago irakurtzeko eta argazkiak ikusteko, jo gure blogera:

https://berdinberdinakblog.wordpress.com/2025/10/21/berdin-berdinak-torinon-izan-da-pararowing-week-2025-lehiaketan/

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide