Berdin-Berdinak elkarteko arraunlariek bi entrenamendu berezi egin zituzten aurreko astean. Ostegunean, ekainak 8, zortzikoan ibili ziren, arratsaldez, Orioko neska-mutil gazteekin batera. Bi zortziko atera zituzten uretara eta bietan ibili ziren arraun-klubeko eta Berdin-Berdinak elkarteko arraunlariak batera, nahasita. Errioan gora eta behera ibili ziren eta, bukaeran, elkarren lehian ere aritu ziren, giro ederrean.