Pandemia dela eta, Berdin-Berdinak elkarteko kirolariek denbora dezente zeramaten igeriketa-lehiaketatan parte hartu gabe eta batzuek sekulako gogoa zuten horretarako. Horregatik, aurten aukera zegoela ikusita, gure taldeko hiru igerilarik izena eman zuten Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak antolatutako Igeriketa Egokituko Txapelketan eta gogoz entrenatu dute, behar bezala prestatzeko. Txapelketa Ordizian jokatu zen joan den larunbatean, apirilak 2. … Jarraitu Berdin-Berdinak elkarteko igerilariak Ordizian irakurtzen