Klubeko materiala saltzeko mahaia jarriko du Berdin-Berdinak elkarteak Orioko plazan abenduaren 24an

Erabiltzailearen aurpegia Berdin-Berdinak 2020ko abe. 23a, 21:57

Berdin-Berdinak elkarteko materiala jarriko da salgai abenduaren 24an: sudaderak, kamisetak, igeritarako txanoak eta nesken eta mutilen bainujantziak… Mahaia jartzearen helburua bakoitza da: alde batetik, klubari bisibilitatea ematea eta herritarren artean ezagutzera ematea, eta, bestetik, dirua biltzea jarduerak finantzatzen laguntzeko.  Salmentarako mahaia Orioko plazan jarriko da goizean, 12:00etatik 14:00etara eta elkartearen lagun guztiak gonbidatuta daude azaltzera.

Osorik irakurri

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide