Entrenamendu-saio bateratua egin zuten Berdin-Berdinak elkarteko arraunlariek eta Ur Kirolak taldekoek

Erabiltzailearen aurpegia Berdin-Berdinak 2020ko ots. 10a, 11:47

Entrenamendu-saioaren helburua elkar ezagutzea zen, eta, horrekin batera, ezagutza faltak sortzen dituen aurreiritziak gainditzea, jolas giroan.

Joan den otsailaren 3an, astelehenarekin, batera egin zuten entrenamendua bi elkarteetako hainbat arraunlarik. Gure elkarteko Arraun sekzioak Ur Kirolak elkartearen egoitzan egiten du astelehenetako entrenamendu-saioa eta, bi zuzendaritza-taldeek horrela adostuta, saio bateratu bat antolatzea erabaki zuten, bi taldeetako arraunlariek elkar ezagutzeko eta kirol-inklusioan beste urrats bat emateko. Saioan Ur Kirolak taldeko 10 bat arraunlarik parte hartu zuten, gure taldekoekin batera.

Entrenamendu-saioaren helburua elkar ezagutzea zen, eta, horrekin batera, ezagutza faltak sortzen dituen aurreiritziak gainditzea, jolas giroan. Saioa, hortaz, batez ere ludikoa izan zen, nahiz eta ur-fosoan arraun egiteko aukera ere izan zuten.

Jarraitu artikulua irakurtzen Berdin-Berdinak elkartearen blogean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide