Abuztuaren 31n, larunbatarekin, denboraldi-hasierako surf-saioa egin zuten Berdin-Berdinak elkarteko kide eta lagunek Antillako hondartzan, Orioko Surf Taldearekin batera antolatuta. Goizeko 10:30ean bilduta, aurrena uretan ibili ziren eta, ondoren, hamaiketakoa egin zuten malekoian, surfeko lokalaren aurrean.
Saio arrakastatsua
Urtetik urtera lagun gehiago juntatzen da saio inklusibo honetan eta, alde horretatik, aurtengoak aurreko marka guztiak hautsi ditu. Estimatzekoa da, beti bezala, gure laguntzaileen bultzada eta, batez ere, beren alea gehitzera etorri diren surfista boluntarioen lana. Muxu handi bana guztiei!