Gipuzkoako Kirol Federazioen Elkarteak eta Foru Aldundiak urtero antolatzen dute Kirol Federatuaren Gala. Ekitaldia otsailaren 13an egin zuten Donostiako Aquariumean eta bertan parte hartu zuten Gipuzkoa kirol federatuaren hainbat ordezkarik. Iñaki Arratibelek jaso zuen saria Berdin-Berdinak elkarteko arraunlari eta boluntarioen izenean.