Aurten ere iritsi da
zorigaitzeko iraila,
bi urte igaro dira
hau denboraren abaila,
zu gabe bizitze hauxe
bihurtu da oso zaila,
inolaz ez baita erreza
berdintzea zure maila,
bizitzan arlo denetan
ematen zenuen taila,
zu izan zinen moduan
mantenduko deu baitaila,
nahiz eta oraindik faltan
botatzen zaitugun pila,
gogoan zaitugu Trini
zure arima ezta hila.
Kortaberriko sendia
Azpeitian, 2025eko irailaren 17an
Azpeitia
2023ko irailaren 17an hil zen. Helbidea: Kortaberri baserria.