Azken hilketa matxista gaitzesteko kalera ateratzeko deia egin dute Aian eta Orion ere

Maria Maya Manterola 2025ko urr. 17a, 10:15

Hilketa matxista bat salatzeko elkarretaratzea, Orioko Herriko plazan, maiatzean. (Onintza Lete Arrieta)

Atzo jazotako hilketa matxista salatzeko, 19:15ean Zarauzko Lege Zaharren Enparantzatik abiatuko den mobilizazioan parte hartzeko deia egin dute Orioko Mugimendu Feministako kideek. Aian, herrian bertan egingo dute protesta.

53 urteko emakume bat hiltzea leporatuta, 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Zarautzen. Hilketa matxista gaitzesteko, Zarauzko Udalak elkarretaratzea deitu du 19:00etan Lege Zaharren Enparantzan, eta jarraian, 19:15ean, manifestazioa abiatuko da leku beretik, hainbat eragilek deituta, Erailketa matxistarik ez lelopean. 

Orioko Mugimendu Feministako kideek Zarauzko manifestaziora batzeko deia egin dute. Aian, berriz, herrian bertan egingo dute protesta: 19:30ean izango da, Herriko plazan. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide