Zozketa

Zozkatu ditu Karkarak Eureka! Zientzia Museorako sarrerak

Erredakzioa 2023ko eka. 17a, 10:51

Ainhoa Mateosek eskuratu ditu sarrerak, eta sarrera horiek irailaren amaiera bitartean erabili ahal izango ditu.

Eureka! Zientzia Museoa ezagutzeko bi sarrera zozkatu ditu Karkarak bere bazkideen artean. Eureka! Zientzia Museoa, Kutxa Fundazioarena, gizartearentzako kultura- eta hezkuntza- baliabide bat da, eta horretarako, erakusketa iraunkorra, planetarium digitala, animalia aretoa edota simulagailua ditu, bestak beste.

Karkarak sarrera bikoitz bat zozkatu du bazkideen artean. Zozketa egin ondoren, Ainhoa Mateos bazkideak irabazi ditu sarrerak, eta sarrera horiek irailaren amaiera bitartean erabili ahal izango ditu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide