Uda ate joka dugun honetan, "nabarmen hazi ohi dira lan eskaintzak, bereziki merkataritzari edota
ostalaritzari loturikoak, bisitarien etorrerarekin asko izaten baitira udako hilabeteetarako langileak behar
izaten dituzten establezimenduak", zehaztu dute Urola Kostako Udal Elkartetik. Horren harira, gogorazi du UKUEk lan eskaintzak kudeatzeko eta baita lana bilatzeko aukera eskaintzen duela.
Hain zuzen ere, Udal Elkartea arduratzen da, lan eskaintza kudeatzeaz, hautagaia bilatzeaz eta lan eskaintza bakoitzari dagokion hautagai egokienen curriculumak bidaltzeaz, langile bila dabiltzan enpresa edota negozio jabeei. Zerbitzua 100%ean diruz lagunduta eskaintzen du, lan poltsaren bitartez enpresa edota establezimendu horien langile premia asetzeko.
Lan eskaintzak kontsultatu edo jarri nahi dituenak bi bide ditu:
1. Udal Elkartearekin zuzenean harremanetan jarri: 943890808 / lanpoltsa@urolakosta.eus
2. On-line plataformaren bitartez eskaera egin: www.enplegua-urolakosta.org