Eduki babestua

UEUren 51. udako ikastaroak hausnarketarako gune izango dira aurten

Erredakzioa 2023ko mai. 22a, 10:00

Euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburua dute jardunaldiek, eta Baiona, Eibar eta Iruñeaz gain, Bilbo, Tolosa, Usurbil eta Donostian ere egingo dira topaketak.

Iazko ildoari jarraituz, UEUk 20 jardunaldi eta topaketa antolatu ditu hainbat eragileekin elkarlanean, euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburuarekin. Baiona, Eibar eta Iruñeaz gain, Bilbo, Tolosa, Usurbil eta Donostian ere egingo dira jardunaldiak. Hauek dira bertan landuko diren gaietako batzuk: herritarrak ikerketan inplikatzen, lodifobia neomaterialismotik eta emakumeak eta kooperatibismoa. Matrikula dagoeneko zabalik dago www.ueu.eus helbidean. Horrez gain, ikastaroen zerrenda osoa ikusgai.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide