Ostiralean izango da ikusgai GUKA magazinaren denboraldi honetako laugarren atala, 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan nahiz Urolako Komunikazio Taldearen tokiko webguneetan; tartean Karkaran.
Askotariko gaiak landuko dira saioan zehar, besteak beste, Goiuri Unanue moda diseinatzaile oriotarrari egindako elkarrizketa, Goenatxo familiako aita-semeekin izandako solasaldia, eta Urrutira joan gabe atalean Zumaia inguruetan egindako ibilaldia izango dira ikusgai ostiraleko saioan.
Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorioei eta protagonistei ahotsa emateko helburuarekin sortu zuen UKT-k GUKA magazina. Honako hau 2022ko urtarrileko atalaren aurrerapen bideoa da.
Ikusi GUKA magazinaren atal guztiak honako lotura honetan.