Kalean da abenduko KARKARA aldizkaria

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko abe. 2a, 16:20

Banatzaileek banatu dute abenduko KARKARA aldizkaria Aiako eta Orioko etxeetan. Zenbaki honetan Anjel Lertxundi idazlea izango da protagonista nagusia.

Azaroaren 24an Karkara Kultur Elkarteak omenaldia egin zion Anjel Lertxundi idazleari, eta saio horretan egindako elkarrizketa jaso du KARKARAk abenduko aldizkarian. Horrez gain, Aiako Gazte Asanbladaren sorreraz, eta Orion 80. hamarkadan aurkitutako 800 urteko balea hezurraz erreportaje bana ere badatoz.

Oroimenaren Kutxan, berriz, Andazarrateko  turberkulosoentzako sendategiaz jardun du Iñaki Iturainek, eta Osasunaren atalean, sendabelarrez Garbiñe Larreak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide